Olaizola, bere onena emateko prest

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 16a, 02:00

Aimar Olaizola ez da bere onenean izan azken aldian, lesioak tarteko. Urtarriletik ezin izan die partiduei jarraikortasun bat eman, eskuin besoan oinazeak izan baititu, tendinitis baten eraginez. Orain, ordea, errekuperatua dagoela azaldu du eta bere onena emateko prest dago Buruz Buruko Txapelketan: «Ez dut molestiarik eta azken entrenamenduetan ongi sentitu naiz. Lehengo urtean penetan geratu nintzen, ez nuelako nere onena eman eta aurten bai, nere onena emateko moduan izanen naiz. Gero, ez banaiz finalera iristen, pena izanen da, baina ez da gauza bera».
Goizuetarrak gaur ekinen dio txapelketari. Jokin Altu­naren aurka jokatuko du kanporaketako lehenengo partidua. Iruñeako Labriten izanen da 16:45etatik aurrera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!