Barañainera, emaitzak errepikatzera

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 16a, 02:00

Lehengo astean hasi zen Nafarroako Herriarteko Pilota Txapelketa eta Goizuetak ezin hobeto ekin dio txapelketari. Lau partidak irabazi zizkion Atarrabiako taldeari.
Kimu mailan, Joanes Ape­zetxea eta Beñat Apezetxeak 18-6 irabazi zieten Atarrabiako bikoteari. Infantiletan, Aitor Aizkorbe eta Antton Apezetxea 18-1 nagusitu ziren. Jube­ni­letan, Iker Salaberriak eta Jonni Salaberriak 22-8 hartu zituzten menpean Atarrabiako pilotariak. Eta seniorretan, Jon Zabaletak eta Ekaitza Narbartek 22-9 irabazi zuten.
Goizuetan jokatu zuten eta asteburu honetan, Barañaine­ra joanen dira. Bihar neurtuko dituzte indarrak bertako pilotarien kontra, 10:00etatik aurre­ra. Hurrengoan berriz etxean ariko dira Esteribarren kontra.

Salaberriak finala, gaur
Iker Salaberriak Josetxo Ezku­rra Torneoko finala jokatuko du gaur Donezteben (09:00), eskuz banaka, lau t’erdian. Lazkaoko Iraitz Zubizarreta izanen du aurrez aurre. Salaberria Berria Txapelketan ere ariko da, ostiralean, Erreka taldearekin. Hernanin jokatuko du.
Antton Apezetxea berriz, Urretxun ariko da (10:00), eskuz banaka, Ekain Etxe­berriaren aurka (Oiartzun).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!