Aste honetan zehar, Berriak, Hernaniko Merkatari eta Ostalarien elkartea telazko poltsa berrerabilgarriak banatzen ari da herritarren artean. Ostegunean, Ereñotzun aritu ziren banatzen, baina oraindik falta dira batzuk jasotzeko eta jakinarazi dute datozen egunetan ere izango dela jasotzeko aukera, auzo etxean. Denera, 230 bat poltsa banatuko dituzte. Etxe bakoitzeko poltsa bana jaso liteke. Berriak elkarteak kontzientziazio lanarekin jarraitzeko jarri du martxan ekimena: «Geroz eta pertsona gehiagok erabiltzen dituzte poltsa berrerabilgarriak erosketak egiteko, hondakinen sorrera gutxituz».