Angel eta Pako Leonet, museko txapeldunak

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 16a, 02:00

Ur Miak baditu aurtengo mus txapeldunak: Pako eta Angel Leonet. Larunbatean jokatu ziren finalak eta beraiek nagusitu zitzaizkien Manueltxo eta Iñakiri. Hirugarren postua lortzeko lehian, berriz, Gre­gorio eta Joxean, Arkaitz eta Aitzolen aurka aritu ziren. Azken hauek nagusitu ziren. 17 bikotek hartu dute parte aurtengo txapelketan.

Afaria, giro ederrean
Urteko afaria ere egin zen larunbatean. Denera, 40 bat lagun elkartu ziren eta giro ederrean afaldu zuten.
Menua ere primerakoa izan zuten: arrain zopa, legatza errebozatua, entrekota, eta Adarragako milhojas izozkiarekin. Garbitzen lan gutxi izan zutela azaldu dute antolatzaileek, platerak txukun-txukun, kondarrik gabe utzi baitzituzten bertaratutakoek. Sukal­dariak kategoriko lana egin zuen seinale!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!