Musika Eskolak ate irekiak antolatu ditu asteartean eta ostegunean, 17:30etan. Datorren ikasturteari begira da, 2011 urtean jaiotakoentzat, hain zuzen, Musika eta Mugimenduko tailerra egiteko aukera izango baitute. Tailer honetan zer egiten duten ikusteko aukera izango da.