Teknifikazio saioak antolatu zituen Hernaniko Eskubaloi Taldeak, igandean, eta Bera Bera taldeko bi jokalari izan zituzten bisitan: Nagore Areizaga eta Amaia Azanza. Haur asko bildu ziren, eta saio on baten ondoren, bazkaria egin zuten Axeri tabernan, Gipuzkoako Infantilen hautatzaileekin. Gaur, Arrasateren kontra jokatuko du Hernaniko infantilen taldeak, eguerdiko 12:00etan kiroldegian.