Ezin izan zuen txapelketa bikaina borobildu, azpitxapeldun izan da Ekaitz Cisneros GRAVNI torneoan, trinketean. Oso final estuan, Barriola nafarraren kontra galdu zuen (33-35). Hernaniarrak bost partidutik hiru irabazi zituen, sailkatze fasean, eta 35-29 nagusitu zitzaion Errioxako ordezkariari, finalerdietan. Hernaniko Pelota Elkarteak Cisneros zoriondu du, egindako lan bikainagatik, eta trinketean jarraitzera animatu du.