Hernanik debuta bihar, Berria txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 16a, 02:00

Urteko torneo garrantzitsuenetako bat hasiko du bihar Hernanik. Berria txapelketan egingo dute debuta, eta Mar­kina izango dute aurreneko kontrarioa. Etxean ariko dira hernaniarrak, kiroldegiko frontoian, goizeko 10:45etan hasita.
Berria txapelketako seigarren kan­­poraketa izango da, eta oso lehia estua espero da.

Helburua, iazko emaitza berdintzen saiatzea
Hirugarren izan zen Hernani iaz, eta emaitza hori berdin­tzen saiatuko dira aurten. horretarako, pelotari asko dauzka taldeak, eta maila haundikoak.
Kadeteetan, bost pelotari dauzka Hernanik, emaitzarik onena lortzen saiatuko direnak: Alain Agirre, Endika Arizmendi, Garikoitz Ariz­men­di, Ioritz Berasarte eta Ander Lazkano.

Bi fitxaketa, jubenil mailan
Justuago ibiliko da Hernani jubenil mailan, kontutan hartuta Herriarteko Txapelketa ere jokatuko dutela, datorren astetik. Horregatik, bi fitxaketa egitea erabaki dute, GRAVNI torneoa jokatu duten bi pelotari ekarrita: Unai Salegi zestoarra, eta Beñat Garmendia lazkaotarra, Euskal Herriko eta Gipuzkoako txapelduna.

Pelota Elkartetik, dei egin diete herritar guztiei, frontoira hurbildu, gozatu eta herrikoak animatzeko.

Maila haundiko lau pelotari, nagusietan
Senior kategorian daukate indar gehien hernaniarrek. Maila haundiko lau pelotari dauzka taldeak. Aurreko koadroetan, Ioritz Arrieta eta Paul Ojuel, elite afizionatu mailan dauden bi aurrelari onenetarikoak. Eta atzean, berriz, Eneko Aizpitarte eta Markel Lizeaga, bi atzelari gazte, azken bi sasoietan bikain ari direnak, nahiz eta ez zeukaten lan erraza Aitor Gorro­txategi ordezkatzen, orain Usurbilgo Pagazpe taldearekin ari dena.

«Ikuskizuna ziurtatuta dago, momentuko pelotari onenak ikusteko aukera izango dute zaleek»
Pelotari onenak bilduko dira Berria txapelketan, eta maila haundiko pelota espero da: «ikuskizuna ziurtatuta dago», adierazi dute Hernaniko Pelo­ta Elkartetik, «zaleek aukera izango dute afizionatu mailan momentuko pelotari onenak ikusteko».
Eta dei egin diete herritar guztiei, pelotari hernaniarrak animatzera hurbiltzeko.

Beste bost partidu, gaur
Biharko zita garrantzitsuaren aurretik, beste lau partidu jokatuko dira gaur, kiroldegiko frontoian. Kadete mailako partidu bat izango da goizean, 11:00etan hasita; eta beste lau arratsaldean, senior, infantil eta alebin kategoriakoak, 17:30etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!