Joxan Goikoetxea Hondarribian gaur, Espido Freire literatura izarrarekin

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 16a, 02:00

Gaur iluntzeko 20:00etan musika eta literatura errezitaldia nahastuko dituen Innervisions emanaldia egingo dute, doan, Joxan Goikoetxea hernaniarrak, akordeoiarekin, eta Espido Freire literatura izarrak. Kontzertua Hondarribiako Karmeliten Monasterioan izango da, Jaizubia auzoan. Santa Teresaren jaio­tzaren 5garren mendeurrena beteko da aurten, eta horren harira, Teresarekin Bidean, Musika eta Mistika: Kontzertu Teresianoak izeneko kontzertu zikloa antolatu dute. Ziklo horretako azken emanaldia izango da gaurkoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!