Hernaniko Bilgune Feministak antolatuta, autodefentsa saio berri bat izango da maiatzaren 30ean, 10:00etatik 14:00etara Biterin, eta izenematea irekita dago: hernanikotxokofeminista@gmail.com. San Juanak gertu daudenez, «Saioaren zati nagusia arlo fisikoaren lanketari eskainiko zaio», azaldu dute.