Okupazioaren aldeko eguna, Karboneran eta Itxas Gainen

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 16a, 02:00

Atzo zen egitekoa, Karbo­ne­ra etxe okupatuaren ingu­ruko epaiketa. Hori horrela, desalojatze agindua laster iritsiko dela uste dute ber­ta­ko bizilagunek, eta gaur, oku­pazioaren aldeko eguna antolatu dute.

Azalpenak prentsaurrekoan
Egunari hasiera emateko prentsaurrekoa emango dute 11:00etan Karboneran. Bertan azalduko dute zein den Karbonera eta Donostiako Itsa Gain etxe okupatuen egoera.

Itxas Gainen, segida
Prentsaurrekoa bukatuta, Itxas Gainen izango du se­gi­da festak. 12:00etan Karbo­ne­ra­tik abiatuta, bizikleta martxa egingo da Do­nos­tiako Aldapetan dagoen Itxas Gain etxera.
Ondoren, 14:00etan baz­kari herrikoia egingo da, eta 15:30etan, mahai ingurua.

Kontzertuak, iluntzean
Egunari amaiera emateko, kontzertuak antolatu dituz­te, iluntzeko 20:00etan ha­sita, Itxas Gainen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!