Herritar talde batek deituta, Elkartasun Eguna izango da gaurkoa, eta hernaniar guztiei egin zaie deia, parte hartzera.
«Herrian 24 preso politiko ditugu milaka kilometrotara sakabanatuta. Lehenbailehen behar ditugu etxean; dispertsioaren kateak hautsi eta elkartasunera lotu behar gatzaizkio».
Eguneko ekintzak errelebo lasterketarekin hasiko dira, 12:00etan; haur eta helduek hartu ahal izango dute parte.
Ondoren, 13:30etan, manifestazioa egingo da, eta 14:30etan, bazkaria: ensaladilla errusiarra, txipiroiak tintan, karrillerak eta arroz esnea. Segidan, enkantea egingo da.