Goi mailako txistua, gaur

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 15a, 02:00

Lau urteren ondoren, aurten bukatuko ditu goi-mailako txistu ikasketak Jon Ansorena Mujika hernaniarrak, Euskal Herriko goi mailako musika ikastegian, Musikenen.
Ikasketak bukatzeko, or­dea, errezitaldi bat eman be­har­ko du epaimahai baten au­rrean, ekainaren 8an. Ho­rren aurretik, errezitaldi berezi hori primizian emango du gaur, 20:00etan Bi­te­rin, Hernani’n Musik ekimenaren barruan. Kontzertuak bi za­ti izango ditu: klasikoagoa au­­rre­nekoa, eta garaikideagoa, bigarrena. Sa­rre­rak bertan, salgai.

Maila goreneko musikariak
Txistua izango da gaurko protagonista, baina Musikeneko ikasle eta irakasleak ere izango ditu lagun Ansorenak: Maite Sagastibeltza (txistua), Maria Zubimendi (akordeoia), Gorka Katediano (perkusioa), Javier Perez de Azpeitia (pianoa), Alvaro Vallejo (biolina), Ainhoa Garayar (biolina), Ane Agirre (biola), Agate Amilibia (biolontxeloa) eta Oier Etxa­buru (klabezina).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!