Urteroko zita dute gaur Hernani eta inguruko baserritarrek; San Isidro eguna izanik, beren eguna ospatuko baitute.
Meza, eta pala eta esku pelota partiduak
Eguna mezarekin hasiko dute, 11:00etan San Joan Bataiatzailea parroki elizan.
Ondoren, 11:30etan, bi pelota partidu jokatuko dira Tilosetan; aurrena, palan ariko dira Ariane Arrieta eta Garbiñe Tijero, Eneritz Perez eta Garazi Jauregiren kontra. Segidan, eskuz ariko dira Arrieta eta Lizeaga, Urkizu eta Aizpitarteren kontra.
Salda eta pintxo goxorik ere ez da faltako.