Mondragon Unibertsitateko Loadinn, diru irabazi asmorik gabeko ikasle elkarteak antolatuta, pintxo lehiaketa egingo da igandean, 11:00etatik 14:00etarako tartean, Plazan (eguraldi txarra eginez gero, Atsegindegin egingo da).
Herriko lau tabernak hartuko dute parte lehiaketan, eta epaimahaiaz gain, herritarrek ere izango dute aukera pintxoak dastatu eta onena aukeratzeko.
Lau tabernetako pintxoak dastatzeko aukera
Pintxo lehiaketa honetan, herriko lau tabernak harutko dute parte: Aralar, Joxe Mari, Tripontzi eta Zumitzak, hain zuzen.
Taberna bakoitzak pintxo hotz bana sortu beharko du, eta hiru epaimahaikidek probatuko dituzte, onena aukeratzeko; tartean izango da Luis Irizar, Sukaldaritza Eskolako fundatzailea.
Era berean, hernaniarrek ere izango dute aukera pintxoak probatu eta onena aukeratzeko; pintxo eta edariak 1,50 euroko prezioa izango dute.
Naroa Jaka, David Soriazu eta Iraitz Mateoren musika emanaldiak ere izango dira.
Herriko musikariak, giroa jartzen
Ekipintxo deitu diote proiektuari, eta helburua da Hernaniko produktuak, pintxoak, nekazaritza, ostalaritza, musikari eta herritarren partehartzea sustatzea.
Hori horrela, pintxoak dastatzeaz gain, herriko hainbat musikariren emanaldiekin gozatzeko aukera ere izango da: Naroa Jaka eta David Soriazu musikarienak, eta Iraitz Mateo bertsolariarena.