Aurrekanporaketak jokoan, aste honetan

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 14a, 02:00

Aste honetan ari dira jokatzen Tilos 7 Pasa Txapelketako aurrekanporaketak. Gaur, hiru partidu jokatuko dira: 19:00etan, Zabala-Alvarez/Bittor-Andoni; 19:45etan, Garmendia-Garmendia/ Gurrutxaga-Irastorza; eta 20:30etan, Kerejeta-Gurrutxaga/Ben Ali-Txoperena. Mutilen eta bikote mistoen kategoriako aurreneko sailkatuak zuzenean final zortzirenetarako sailkatuko dira; lehenengo mailan, berriz, final laurdenetarako; eta nesketan, final erdietarako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!