Hernani Errugbi Elkarteak badu ospatzeko beste marka bat, 2014-2015 denboraldi honetan; elkarteko senior mailako bigarren taldeak ere, Txinpartak, mailari eustea lortu du. Taldea lehengo urtean igo zen Euskal Herriko aurreneko mailara. Denboraldi hau zail xamarra izan da; bajak eta lesioak izan dira tarteko, eta aurreneko taldean jokatu behar izan dute hainbat jokalarik, haien lesioak medio. Hori guztia dela eta, taldea nahiko irregularra izan da. Baina larunbatean, promozioko partiduan, 12-26 irabazi zion Txinpartak Iruni, eta horrela, maila mantentzea lortu du.