Dirulaguntzak, langabetu gazteak kontratatzeko

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 14a, 02:00

Lanbidek indarrean jarri du 2015eko Lehen Aukera programa; 30 urtetik beherako langabetuak kontratatzeko laguntza programa, alegia. Diruz lagunduko diren kontratuak dira praktiketako kontratuak, gutxienez sei hilabetekoak, eta lanaldi oso edo partzialekoak. Dirulaguntzak, gutxienez, 2.800 eurokoak izango dira, eta gehienez, 7.000 eurokoak, kontratu mugagabea egiten den kasuetan. Laguntza eskatzeko, jo Daiteke Lanbide zentro laguntzailera: Garbriel Zelaia eraikina (Florida auzoa 28), 943 57 54 24, 688 635 282, jaionea@daiteke.com edo joseangel.arrizabalaga@daiteke.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!