Kontzertu berezia, Hernasax eta Bandak

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 14a, 02:00

Udaberri Kontzertua prestatu dute iganderako Hernasax saxofoi taldeak eta Hernaniko Musika Bandak. Eguerdiko 12:30etan izango da, Ave Maria parkean, eta eguraldi txarra egiten badu, Milagrosan emango dute.
Kontzertuak bi zati izango ditu: Hernasax ariko da au­rrena, eta Musika Banda, gero.

Hernasaxek, bi obra
Kontzertuaren aurreneko za­tian Hernasax taldeak joko du, eta bi pieza interpretatuko ditu. Batetik, Gustav Holst-en St. Paul Suite obrako bi pieza: Jig eta Finale (The Dargason). Bestetik, Percy Aldridge Grainger-en Molly on the shore.

Musika Bandaren eskuti, bost obra
Bigarren zatian Hernaniko Musika Bandaren txanda izango da. Hauek, bost obra joko dituzte: Jan de Haan-en Overture to a new age; Emilio Cebrian Ruizen Una noche en Granada obra; Jesus Guridiren Diez melodias vascas obrako lau pieza (Narrativa, Amorosa, Danza eta Festiva); Perez Pradoren Mambo Jambo; eta Zequinha Abreu-ren Tico-Tico ezaguna. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!