Dispertsioaren aurkako ekintzak, etzi

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 14a, 02:00

Elkartasun Eguna antolatu du larunbaterako herritar talde batek: «Herrian 24 preso politiko ditugu milaka ki­lometrotara sakabanatuta (...) Lehenbailehen be­har ditugu etxean, eta bitartean guztiok dispertsioaren kateak hau­tsi behar ditugu, eta el­karta­su­nera lotu behar gara», azaldu zuten aurkezpen ekitaldian.
Goizetik arratsaldera bi­tar­tean, hainbat ekintza antolatu dituzte larunbaterako.

Errelebo lasterketa eta manifestazioa, hasteko
Eguerdiko 12:00etan emango diote hasiera egunari, haur eta helduen errelebo laster­ketarekin.
Hori bukatuta, eguerdiko 13:30etan manifestazioa egin­go da herrian zehar.

Haur eta helduek hartu ahal izango dute parte Elkartasun Egunean.

Bazkarirako txartelak salgai
Goizeko ekitaldiak bukatuta, bazkaria egingo da 14:30etan. Menua izango da: en­tsaladilla errusiarra, txi­piroiak tintan, karrillerak, arroz esnea, kafea eta kopa. Oraindik ere erosi daitezke tiketak Garin, Txili, Aker, Onddi eta Zintzarri tabernetan; 15 euro, helduek, eta 5 euro umeek.

Enkanterako gauzak emateko aukera
Bazkaldu ondoren, ohi bezala, enkantea egingo da. Bildutako dirua erabiliko da presoen seni­de eta lagunei kartze­letarako bidaia gastuekin laguntzeko.
Enkanterako zerbait jarri nahi duenak badauka oraindik aukera. Horretarako, telefono hauetako batera deitu behar da, lehenbailehen: 635 006 275 edo 606 695 364.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!