Hirugarren postua ziurtatzeko, Usurbilen

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 16a, 02:00

Aukera ederra dauka Hernanik gaur, hirugarren postua ziurtatzeko Ohorezko Erregional Mailan. Usurbilen kontra ariko dira, Harane zelaian, arratsaldeko 17:00etan. Momentu honetan, lau puntuko aldea dauka Hernanik Tolosarekin, bi partidu falta direnean. Gaur irabaziz gero, hirugarren bukatuko dute txapelketa, txuri-berdeek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!