Beste behin, eta badira zortzi dagoeneko, Espainiako Liga irabazi du Esther Lopez hernaniarrak, Naturhouse Logroño taldearekin. Finalean, erraz nagusitu zen talde errioxarra, aurreneko hiru partiduetan nagusituta, Iruñako GH Leadernet taldearen kontra. 40 urterekin, tituluak pilatzen jarraitzen du hernaniarrak.