Ansorenaren kontzertua, bihar

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 14a, 02:00

Shakespeareren Sone­toak kantuan, errezitatuta eta antzezlanak lagunduta eza­gu­tzeko aukera izan zen lehengo ostiralean Biterin, Hernani’n Musik ekimenaren barruan.
Bihar, berriz, goi-mailako txistu erre­per­torio klasikoa eta garai­ki­dearekin gozatzeko aukera izango da, Jon An­so­re­na Mujika txistulari hernania­rraren eskutik.

Bi zatiko emanaldia, txistua eta hainbat instrumentu nahastuta
Ansorenak goi-mailako txistu ikasketak bukatuko ditu aurten Musikene musika ikas­tegian, eta karrera amaie­rako errezitaldia da Hernanin emango duena, primizian.
Emanaldiak bi zati izango ditu. Aurrenekoa, klasikoagoa izango da: Vivaldiren kontzer­tu barroko bat joko du, hari laukote batek lagunduta, eta Tomas Araguesen Txistu eta Orkestrarako Kontzertuaren 3garren zatia gero, pianoak lagunduta.
Bigarren zatian, berriz, bakarka, nahiz akordeoi, perkusio eta beste txistu batez lagunduta ariko da, eta joko dituen obrak garaikideagoak izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!