Berriak, Hernaniko Merkatari eta Ostalarien elkartea telazko poltsa berrerabilgarriak banatzen ari da hernaniarren artean.
Elkartearen esanetan, «egindako kontzientziazio lanari esker, geroz eta pertsona gehiagok erabiltzen dituzte poltsa berrerabilgarriak erosketak egiteko, hondakinen sorrera gutxituz».
Horregatik, kontzientziazio lan horrekin jarraitzeko, telazko poltsa berrerabilgarriak banatzen ari dira egun hauetan; atzo, Ave Marian aritu ziren, eta gaur, Ereñotzuko auzo etxean ariko dira, 09:00etatik 14:00etara, eta Urbieta kaleko azokan, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara (euria eginez gero, Atsegindegin jarriko dira).
Etxe bakoitzeko, bana
Atzo telazko poltsa hau jaso zutenek ezingo dute gaur beste bat jaso. Izan ere, kanpainaren helburua da poltsa bana egotea Hernaniko etxe bakoitzean.
Hori horrela, Hernanin erroldatutakoak, eta etxe bakoitzean bertan bizi den pertsona bakarrak hartu ahal izango du.