Mini puntu garbiak, herrian

Kronika - Erredakzioa 2015eko maiatzaren 13a

Lau mini puntu garbi jarriko dira Urbieta kalean (esne makinan), Agustindarren plazaren atzealdean, Atarrabiyo parkean eta Haur Eskolaren aurrean, errefusarekin batera atera ezin diren zaborrak uzteko. Ontzi bakoi­tzean grafikoki adieraziko da zer bota daitekeen: CDak, DVDak, bonbillak, mugikorrak, bateriak, pilak...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!