Hernaniko Bilgune Feministak autodefentsa saio berri bat antolatu du maiatzaren 30erako, 10:00etatik 14:00etara Biterin, eta izenematea irekita dago: hernanikotxokofeminista@gmail.com. San Juanak iristear daudenez, «jaietara bideratutako saioa» izango dela azaldu dute: «saioaren zati nagusia arlo fisikoaren lanketarako izango da».