Karbonera etxe okupatuaren inguruko epaiketa izango da ostiralean, eta larunbatean, egoeraren berri emateko prentsaurrekoa emango dute 11:00etan, Karboneran. Ondoren, bizikleta martxa egingo da Donostiako Itxas Gain etxe okupatura, 12:00etan abiatuta. Han bazkari herrikoia egingo da 14:00etan, mahai-ingurua 15:30etan, eta kontzertuak 20:00etan.