Meza, eta pala eta esku pelota partiduak izango dira etzi

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 13a, 02:00

Ostirala da San Isidro eguna, hau da, baserritarren eguna. Urtero bezala, Hernanin izango dute zerekin gozatu, herriko baserritarrek eta festarako gogoa duten herritarrek.

Meza, egunari hasiera emateko
Egunari hasiera emateko, me­za izango da San Joan Bataia­tzailea parroki elizan, goizeko 11:00etan.


Pala eta pelota, Tilosetan
Meza bukatuta, pala eta esku pelota partiduak jokatuko dira Tilosetan, 11:30etan. Aurrena, neskak ariko dira palan: Arrieta-Tijero, Perez-Jau­re­­gi­ren kontra. Segidan, esku pe­lo­tan, mutilak: Arrie­ta-Lizea­ga, Urkizu-Aizpitar­te­ren kontra. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!