Bigarren urtez segidan, Lore eta Landare Azoka egingo da larunbatean Hernanin; goizeko 09:00etatik 14:00etara 11 postu jarriko dira Urbieta kalean, Plaza Berri eta Atsegindegi artean.
Behemendi landa garapenerako elkarteak, Landare Azokak elkarteak eta Hernaniko Udalak elkarlanean antolatu dute azoka.
11 postutan, denetik
Gipuzkoa, Nafarroa eta Bizkaiako 11 ekoizlek eta dendak jarriko dituzte postuak larunbatean Hernanin. Tartean izango dira Hernaniko jaboi naturalak, landare usaintsuekin eginak, eta Mendi Lore dendako orkideak.
Beste 9 postuak Aginaga, Donostia, Errenteria, Lasarte-Oria, Oiartzun, Zarautz, Tafalla, Aritzkuren eta Gueñesetik etorritakoak izango dira, eta mota guztietako landare eta loreak jarriko dituzte postuetan: garaiko landare eta zuhaixka apaingarriak, lore lehorrez egindako koadroak, medikuntza eta sukaldaritzarako hazi eta belarrak, fruitu txikien landareen haztegi ekologikoa, kosmetika eta medizina naturalean oinarritutako produktuak...
Ekoizleekin harreman zuzena
Antolatzaileek nabarmendu dute ez dela landareak erosteko azoka bakarrik: «aukera dago galdetzeko nola zaindu loreak, informazioa eskatzeko... Harremanak sustatzeko azoka ere bada