Jendetsuak izan ziren larunbateko bi bertso saioak, Astigarragako Kultur Etxean: 85 lagun bildu ziren goizean, eta 75 arratsaldean. Gipuzkoako Txapelketaren kanporaketak zeuden jokoan.
Hainbeste ikusleren aurrean, Unai Muñoa izan zen onena goizeko saioan, 298,5 punturekin, Gemma Urteaga eta Andoni Goitiaren aurretik.
Arratsaldean, Xabier Sukia aritu zen ondoen, 258, 5 punturekin, Ander Lizarralde eta Jokin Bergararen aurretik.