Egun osoko festa, baserritarren omenez

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 13a, 02:00

Ostiralean izango dute bere eguna, baserritarrek. San Isi­dro jaia ospatuko dute Astigarra­gan ere, eta egun osoko festa antolatu dute, bai herriko kaxkoan, eta baita Zamalbide-Bentak auzoan ere.
Kaxkoko jaia, Goldea herri kirol elkarteak antolatu du, Udalaren babesarekin. Foru Plaza izango da bilgunea, eta prozesioa eta meza egingo dituzte 10:00etan. Ondoren, Gure Izarra elkartera joango dira, hamaiketakoa egitera.

Idi dema eta bertsolariak, eguerdian
Goizean zehar, Astigarragako baserrien erakusketa izango da plazan bertan, eta eguer­di­an, idi demak eta bertsolariek hartuko dute protagonismoa: Orioko Oliden eta Bizkaiako Aurrekoetxea lehian, eta Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso kantuan. Bazkari eder batekin borobilduko dute jaia, Gure Izarra elkartean.

Festa goiz eta arratsalde, Zamalbide-Bentak auzoan
Prozesioa eta mezarekin hasi­ko dira Zamalbide-Bentak au­zo­an ere, eta txupinazoaren on­dotik, bertsolariak ariko dira kan­tu­an. Gero, Auzolan elkar­tean egingo dute baz­ka­ria (txartelak aurrez erosi behar ziren). Eta idi probekin bukatuko dute, arratsaldean: Retegi, Matxain eta Aburuza.
Larunbatean, haur eta gaz­te­en eguna izango da, eta erre­tiratuen eguna igan­de­an. Egi­ta­rau betearekin, biak ere.

KAXKOAN
10:00, Prozesioa, meza, eta ondoren hamaiketakoa Gure Izarra elkartean.
Goizean zehar, Astigarragako baserrietako barazkien erakusketa.
12:30, Idi demak: Orioko Oliden eta Bizkaiako Aurrekoetxearen idiak, 3.200 kiloko harriarekin.
Egunean zehar, Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolariak.
14:30, Bazkaria eta baserritar zaharrei omenaldia, Gure Izarra elkartean.

ZAMALBIDE-BENTAK auzoan
11:45, Prozesioa elizaren inguruan, eta 12:00etan meza.
12:45, Txupinazoa eta salda hartzea eliz-atarian.
13:00, Bertsolariak.
14:00, Lagunarteko bazkaria Auzolan elkartean.
18:00, Idi probak: Retegi, Matxain eta Aburuza. Doan.
Maiatzak 16, Haur eta gazteen eguna: jolasak, puzgarriak, tailerrak, haur bazkaria, apar-festa, afari musikatua...
Maiatzak 17, Erretiratuen eguna: meza, bertsolariak, erretiratuen omenezko bazkaria...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!