Alkategaien debatea, Kultur Etxean

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 13a, 02:00

Aurrez aurre jarriko dituzte Astigarragako alkategaiak, gaur. Debatea antolatu du Herrikoi auzo elkarteak, Kul­tur Etxean, arratsaldeko 19:30e­tan. Gonbi­ta luzatu diete alkategai guz­ti­ei, mahai-inguruan parte hartze­ko, eta horietako bik konfir­matu dute egongo direla: Andoni Gartzia EH Bilduren hautagaiak, eta Jesus Mari Santos EAJren alkategaiak.
Beste bi alkategaiek, Mikel Duranek (PSE-EE) eta Jacobo Caparrosek (PP), ez dute eran­tzun oraindik.

Bi ordu eta erdiko saioa egingo dute, eta herritarrek aukera izango dute zuzenean alkategaiei galdetzeko.

Galdera sorta prest, alkategaientzat
Bi ordu eta erdiko saioa presta­tu dute, 19:30etatik 22:00etara, eta galdera sorta zabal bat osatu du auzo elkarteak, al­ka­tegaientzat. Politikari buruz, egoera ekonomikoaz, etxebizi­tzaren gaiaz, zerbitzuei buruz, uholdeei buruz, garraio publi­koaz eta Udalaren kudeaketaz galdetuko diete.

Bertaratuek ere, aukera
Prestatutako galderak bu­ka­­tuta, bertaratzen diren herri­tarrek ere izango dute aukera, alkategaiei galdetzeko: «Udal Hauteskundeak direla eta, garrantzitsua iruditzen zaigu herritarrek aukera hori izatea», azaldu dute antolatzaileek.
Alkategai bakoitzak denbo­ra tarte jakin bat izango du, galdera bakoi­tzari erantzu­n ahal izateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!