Udaberrirako hainbat ekintza antolatu dituzte Portu auzoan; pasa den larunbatean Zumaia eta Debako kosta bisitatu zuten. Datozen egunetan ekintza gehiago izango dira.
Izarrak ezagutzeko zita, ostiralean
Hasteko, ostiral honetan jarri dute zita, gaueko 21:30etan, behaketa astronomikoa egiteko. Hau da, izarrak ezagutzeko aukera izango da. Gainera, Aranzadi zientzia elkarteko kideak bertan izango dira, azalpenak eman eta izarrak ikusten laguntzeko.
Izena emateko aukera izango da Pedro Mari tabernan.
Castillo de Monjardin bodegara bisita
Hurrengo zita maiatzaren 23rako jarri dute. Egun horretan, Nafarroako Castillo de Monjardin ardo bodega bisitatuko dute.
Enologiari buruzko ikastaroa
Hil honetako azken ekintza maiatzaren 29rako antolatu dute. Arratsaldeko 19:30etan hasita, enologia ikastaroa emango du Irati Amondarainek.
Toki mugatua egongo denez, ikastarorako izena eman behar da, lehenbailehen, Pedro Mari tabernan.