Rosa Mari Santos, bigarren

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 12a, 02:00

Gipuzkoako Kopako azken tiraldia jokatu zen igandean Florida­ko bolatokian, eta tartean izan ziren hernaniarrak. Emakume­e­tan, Rosa Mari Santosek bigarren egin zuen, eta Josune Uzkudunek 3garren. Santosek, gainera, erregularitate txapelketa ere irabazi zuen. Gizonezkoetan, berriz, Miguel Burugain izan zen ondoen ibili zen hernaniarra; 5garren egin zuen. Bestalde, larunbat honetan Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dute 29 bolari onenek, Legazpin, eta tartean izango dira Santos, Uzkudun eta Burugain.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!