Pasa den asteburuan hasi zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea. Aurreneko saioak Astigarragan, Oiartzunen eta Idiazabalen egin dira, eta tartean izan dira hernaniarrak.
Hain zuzen, igande goizean Asier Azpirozek eta Iker Osak kantatu zuten Idiazabalen; Azpirozek aurrenekoa egin zuen, 319 puntu lortuta, eta Osak 4garren, 282,5 punturekin. Igande arratsaldean, berriz, Eñaut Martikorenak kantatu zuen Oiartzunen, eta 4garren egin zuen, 236 punturekin.
Asteburuan 5 hernaniar
Asteburuan hernaniar gehiagok hartuko dute parte. Larunbatean, Antzuolan, Iñaki Zelaia ariko da 11:30etan, eta Eli Pagola 17:30etan. Igandean, berriz, Hernanin, Sandiusterrin ariko dira Arnaitz Lasarte eta Unai Gaztelumendi 11:30etan, eta Oier Iurramendi 17:30etan.