Azpiazu eta Azkueri omenaldia, erakusketan

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 12a, 02:00

Omenaldi moduan sortu dute erakusketa Azpiazu eta Azkue­ren lagunek. Koldo Azpiazu 2014an hil zen, eta Angel Az­kue, berriz, 2009an. Bi her­naniar hauen pintura eta eskulturak ikusi daitezke Biterin, 18:00etatik 21:00etara, hilaren 20ra arte.

Oteizarekin eta bere kabuz sortutako obrak, Azpiazuk
Ainara Azpiazu, Koldo Azpia­zu­ren iloba da, eta erakus­ke­ta osatzen laguntzen ari da. «Bere obra oso sakabanatua dago. Gainera, momentu ba­te­tik aurrera utzi egin zion sor­men lanari. Beraz, era­kus­keta nahiko erre­tros­pek­ti­boa egiten saiatu gara; Aran­tzazun Oteizarekin egin­dako lanak, bere kabuz sor­tutakoak, Aldatzen bizi izan zenekoak...».
Erakusketak, osabaren obra­ren berri gehiago jaki­te­ko ere balioko duela uste du Azpiazuk: «Koldok ibilbide zabala izan zuen, harreman asko eduki zituen eta oso emozionala zen. Lan asko oparitu egiten zituen. Espero dut jendea etorriko dela».

Azkue autodidaktaren 3 fase
Mari Karmen Urbialde, Angel Azkueren alargunak, bere ibilbideak izandako hiru fase bildu ditu erakusketan: «Pin­tu­ra figuratiboarekin hasi zen. Guztiz autodidakta izan zen. Baina hark betetzen ez zue­nean, 8 urtez margotu ga­be egon zen. Orduan hasi zen hau­tsi eta abstrakziora jo­tzen; sortzeko beharra zeu­kan. Orduan, garai geome­tri­koa­n sartu zen, eta bukae­ran, zinetikoan; bolumenak eta koloreak ederki erabil­tzen zituen».
Urbialderen ustez, «Angel  zen pertsona ona eta lan­gi­lea; dena bihotzez egiten zuen».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!