Zer galdetuko zenieke alkategaiei?

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 11a, 02:00

Maiatzaren 24an datozen lau urteetarako Alkatea aukera­tuko dute herna­niarrek. Udal Hauteskundeak izango dira, eta herrian bost alderdi politikok aurkeztuko dute hautagaitza: EH Bilduk, EAJ-PNVk, PSE-EEk, PPk eta Orain Hernanik! Herriko talde ezberdinek mahai ingurua antolatu dute asteazkenean, alkategaiak gertutik ezagutu, eta nahi duenak galdera bat egiteko aukera izan dezan.
Alkategaiek he­rritarrek, taldeek eta elkarteek dituzten galderak erantzungo di­tuzte. Mahai ingurua Biteri kultur etxean izango da, 19:00­etan eta bertan, aurrez aurre izango dira guztiak. Gonbitea Her­nanin hautagaitza au­r­keztu duten alderdi guztiei luzatu zaie, eta parte hartuko dute Luis Intxauspek (EH Bildu), Andoni Amonarraizek (EAJ-PNV), Ricardo Crespok (PSE-EE) eta Jaione Aristregik (Orain Hernani!).

Mahai ingurua Biteri kultur etxean izango da, etzi, asteazkena, iluntzeko 19:00etan hasita.

Hiru erronda,bi ordutan
Mahai ingurua bi ordu ingurukoa izango da, eta hiru erronda edo galdera txanda egingo dira. Le­henengo txandan, Hernani­ko elkarteek luzatuko dituzte galderak; bigarren txandan, publikoak egindako galderak erantzungo dituzte alka­tegaiek; eta hirugarren eta azkeneko txandan, Biteri kul­tur etxean jarri den buzoiean jasotako galderak erantzungo dituzte. Denbo­rarik izanez gero, laugarren txanda bat egiteko aukera izango da, elkarteen galderak erantzuteko.
Nola egin galderak?
Alkategaiei galderak egin nahi dizkieten herritarrek mahai-inguruan bertan izan­­go dute galderak egiteko au­kera; hau da, zuzenean egin ditzakete galderak. Bes­talde, saiora joateko auke­rarik ez dutenek, gal­dera Biterin jarri duten buzoiean uzteko aukera dute.

Interpreteak egongo dira
Galderak nahi diren hiz­kun­tzan egin eta erantzuteko aukera izango da etziko mahai inguruan. Izan ere, bat bateko interpretea egon­go da bertan, galderak eus­keraz nahiz erderaz egin ahal izateko. Zeinu hiz­kuntzako interpretea ere izango da bertan.

Mahai ingurua,elkarteek antolatuta
Asteazkeneko mahai ingurua Hernaniko talde eta elkarte ezberdinek antolatu dute: Koxka elkartea, Stop Desa­hau­cios, Duintasuna, AMHER­-­SOS arrazakeria, Li­zea­gako auzo elkartea, Sor­gintxuloko auzo elkartea, Gaz­te Asanblada, Eskubide So­zialen Karta, Kaxko auzo elkartea, Dobera Euskara Elkartea, Hernades elkartea, Auzokide bizilagun elkartea eta Hernani Zero Zabor.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!