Hamahiru partida jokoan, aste honetan

Kronika - Erredakzioa 2015eko maiatzaren 11

Aralar tabernako mus txapelketa jokoan da. 31garren edizioa da aurtengoa, eta ohi bezala, dozenaka bikotek eman dute izena herriko txapelketa ospetsuenetakoan. Aste honetan hiru jardunaldi izango dira, gaurtik asteazkenera; eta guztira, 13 partida jokatuko dira. Gaur: Felix-Iñido/Rikar-Mikel, Simon-Xabi/Mario-Jesus, Txema-Maggi/Iñigo-Ixi, Niko-Paste/Kano-Joxian eta Gari-Txilibi/Xabi-Iñaki. Bihar: Zezi-Bitxo/Beloki-Andres, Garmendia-Garmendia/Karlos-Joseba, Joxe-Kije/Roberto-Iñaki eta Manolo-Jose/Rober-Aitzol. Eta etzi: Iñaki-Aitor/Katu-Mamel, Xarpa-Mitxelena/Xabier-Joakin, Iñaki-Martin/Mikel-Juanmari eta Julio-Mantxa/Felix-Javi.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!