Hernaniko bolariek Gipuzkoako Kopa dute jokoan, eta gaurkoan, abantaila izango dute, etxean baitute tiraldia. Florida auzoko Benta Berri bolatokian jokatuko da Kopako azkeneko tiraldia, eta momentuz, J. A Belaunzaran da liderra, 191 brila botata. Aurreneko hernaniarra Miguel Burugain dijoa, 5garren postuan, 184 brila botata. Emakumeetan, Aitziber Makazaga dijoa lider, 137 brilarekin. Rosa Mari Santos hernaniarra bigarrena da, 123 brila botata.