Agerian utzi zuten «LOMCE atzera joatea dela»

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 10a, 02:00

­­euskal Curriculumaren al­de­ko festa izan zen atzo Her­nanin. Langile, Elizatxo, Uru­mea, Txirrita, Institutua, Hau­rreskola eta Udalak anto­latutako festa izan zen, eta AMHER, Pausoka, eta Bilgune Feminista izan zituzten lagun. Festa eguna izan zen atzokoa, baina baita ere aldarrika­penerako eguna: «LOMCE ere­dua eta guk nahi dugun ere­dua kontrajartzea da hel­bu­rua. LOMCEK hezkuntzari eka­rriko diona erakutsi nahi du­gu, eta era berean, gure eredua zein izango litzatekeen era­kutsi».
Ehundaka herna­niar el­kartu ziren herrian ja­rritako hiru guneetan. Biterin jarri zuten curriculumaren gunea, eta bertan, antzerki gisa era­kutsi zuten garai bateko es­ko­la zer zen eta euren eskola ere­dua zein izango litza­te­keen. Hiz­kun­tzaren gunea al­diz, Gu­dia­ren plazan jarri zu­ten; bertan irudikatu zuten es­kolako patio bat: LOMCEren ereduan garai bateko abestiak kantatu zi­tuzten, eta eurek alda­rri­ka­tzen duten ereduan ipui­nen txokoa. Azkenik, Plaza Be­rrin jarri zuten baloreen gu­nea, eta bertan herriko eragileak izan ziren protagonista.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!