Hamabost egun eskas geratzen dira Mendekosteko jaietarako. Joan den urtean berreskuratu ostean, aurten ere izango dute zer ospatu Florida-Etxeberriko bizilagunek, eta gerturatzen diren herritar guztiek. Egitarau zabala osatu dute maiatzaren 22tik 24ra, eta beste hainbat ekitaldien artean, paella jatea antolatu dute aurten, hilaren 23an. Jakinarazi dutenez, tiketak salgai daude euro 1ean, Auzokide elkartearen lokalean (Etxeberri, 3 blokea). Bertan jarri dituzte salgai, baita ere, kamisetak, zapiak, bingorako kartoiak...