Ainhoa Ansa da Aranoko Herri Aiherriz plataformako alkategaia. 2011tik Aranoko alkate izan da Ainhoa Ansa; legegintzaldi hartara aurkeztu zen aurreneko aldiz, eta Kronikari azaldu dionez, garbi zuten bigarrengo honetara ere aurkeztuko zirela: «behin hazi batzuk ereinda, hazi horiek fruitua eman dezaten itxaron bakarrik ez da. Jorratu egin behar izaten dira, ura bota... Lehendabiziko legegintzaldi honetan egindako pausuak hobetu daitezkeela uste genuen, eta garbi genuen berriz ere aurkeztuko garela. Herrian hobekuntzaren bat eman baldin badaiteke, erein beharra dago».