«Gertutasuna eta prestutasuna eskaintzen diet goizuetarrei, udaletxea beraien etxe sentitu dezaten»

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 9a, 02:00

Unai Loiarte da EH Bilduk Goizuetan duen alkategaia. Gazte Asanblada eta Mozorroak mugimenduetan ibilitakoa da Loiarte, eta Kronikari azaldu dionez, aurreneko aldia da politiko gisa pausua ematen duela: «Goizuetan beharra zegoela ikusi nuen batetik; eta bestetik, nire nahia azaldu nuen. Aukera polita zen, hautagaitza osatzeko zegoen, eta buru belarri sartu nintzen». Gertutasuna eta prestutasuna eskaintzen die goizuetarrei, udaletxea beraien etxe sentitu dezaten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!