Amonarraiz izango da alkatetzarako hautagaia

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 1a

Andoni Amonarraiz izango da EAJren hautagaia, Hernaniko alkatetzarako, datorren urteko Udal eta Foru hauteskunde­etan. Azken bi legealdietan, EAJren bozeramaile izan da Hernaniko Udalean, eta 2003tik 2007ra, alkateorde izan zen. Urte horietan, Zerbitzu Publiko eta Gizarte Zerbitzu­etako ardura izan zuen bere gain.
1958an jaio zen Amonarraiz, ezkonduta dago eta bi semeren aita da. Gaztetatik maite izan du herrigintza, eta EAJrekin egin zuen bat duela 24 urte. Hainbat ardura izan ditu ordutik: San Marko eta Añarbeko mankomunitateen kontseilari izan da, eta baita Hernaniko Industrialdekoa ere. 2012tik, Uri Buru Batzarreko presidentea da.

Ostalaritzarekin harreman estua
Enpresa eta Lan Arriskuen Prebentzioaren arloan, hainbat ikastaro egin zituen Amona­rraizek, eta ostalaritzan hasi zen lanean. Zenbait jatetxetan egin zuen lan, eta jatetxe-sagardotegi bat ere zabaldu zuen. Eusko Jaurlaritzara eman zuen jauzia, ostala­ritzaren ingu­ruko arlo buru izateko. Gaur egun, kalitatezko bertako pro­duk­tuak hedatzea helburu duen proiektu baten ardu­ra­duna da, eta GuztiONA Klus­terreko kide ere bai.

Kirolzalea eta gertukoa
Politikagintzatik harago, kirola egitea du gustuko Amona­rraizek (saskibaloia, esku­ba­loia, judoa...), eta familia eta adiskideekin egotea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!