EH Bildu izanen da talde bakarra, eta Unai Loiarte alkategaia

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 25a, 02:00

Azkeneko legealdian bezala, EH Bildu bakarrik aurkeztuko da datozen Udal Hautes­kun­deetara. Bera izanen da Goizuetako udaletxea kudea­tzeko asmoz aurkeztuko den talde bakarra. Eta Unai Loiarte Ansa izanen da alkategai.

7 laguneko zerrenda
Denera, 7 lagunek osatuko dute taldea. Honakoa da Goizue­tako EH Bilduko zerrenda:
1. Unai Loiarte Ansa
2. Daniel Oiartzabal Larraburu
3. Itsaso Lujanbio Apezetxea
4. Josu Garmendia Rekalde
5. Mari Jose Aizpuru San­tes­teban
6. Zuriñe Lujanbio Zabala
7. Pili Apezetxea Elizalde.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!