Foru eta Udal Hauteskundeak egingo dira maiatzaren 24an, eta guztia prestatzen hasiak dira udaletxean.
Jakinarazi dute, aurten, eskola berrietan (Xalton) eman beharko dela botoa, eta ez, eskola zaharretan.
633 goizuetar, deituak
INEko datuen arabera (Espainiako Institutu Nazionala), Goizuetan 633 herritar daude botoa ematera deituta. Atzerrian dauden goizuetarrak, berriz, 60 dira.
Alderdi bakarra aurkeztu da
Goizuetako hauteskundeetarako alderdi bakarrak aurkeztu du zerrenda: EH Bilduk. Nafarroako Foru Hauteskundeetarako, berriz, 14 alderdi aurkeztu dira: PP, PSOE, UPyD, IE, Podemos, Ciudadanos, PACMA, UPN, LN, EH Bildu, Geroa Bai, SAIn, EQUO eta RCN-NOK.