Imanol Lizeaga da Ereñotzuko auzo alkategaia, Ereñotzu Ekinez plataformarekin. Azken lau urtetan Ereñotzuko auzo alkatea izan da eta ibilbidea oparoa izan dela azaldu dio Kronikari: «auzo honentzako hainbat onura ekarri direla ikusi da». Aurreko legegintzaldia hasi zutenean hutsune asko zeudela aitortu dio Kronikari, eta batzuk asetu dituztela: «orain tokatuko zaigu, besteak beste, hasitako zenbait proiekturen bigarren faseak burutzea. Eta baita ere, bizikidetza bultzatu eta abian jarri ziren hainbat programak indartzea».