Alex Ugalde bigarren, Espainiako taldekako txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 2a, 02:00

Bikain hasi du arrantza denboraldia Alex Ugalde epeletarrak. Gipuzkoarekin lehiatu zen aurreko asteburuan, Es­pai­niako taldekako euli arran­tza txapelketan, Asturiaseko Piloña ibaian, eta bigarren izan zen ereñotzuarra.
Garaipena ere, oso gertu izan zuten, puntu bakarragatik irabazi baitzien Leongo taldeak. Nabarmentzekoa da, gainera, aurreneko aldia zuela Ugaldek, helduen mailan lehiatzen.

«Oso pozik nago, txapelketa borobila atera zait»
Egindako lanarekin oso pozik geratu zen epeletarra, banakako sailkapenean ere aurreneko postuetan geratu baitzen: «txapelketa borobila atera zait».
Beasaingo Aitz-Zorrotz taldean ari da aurten, «oso gustora, egundoko giroa baitago». Orain hasiko du banakako lehia, helduen mailan: Gipuz­koako, Euskadiko eta Espai­ni­a­ko txapelketak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!