Hauteskundeetarako atal berezia, Kronikako webgunean

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 2a, 02:00

Udal eta Foru hauteskundeak egingo dira maiatzaren 24an, eta Kronikak jarraipen berezia egingo die.
Batetik, webgunean atal berezi bat irekiko da maiatzaren 9tik aurrera. Bestetik, papereko bi edizio berezi argitaratuko dira; maiatzaren 16an aurrenekoa, eta hauteskundeen ondorenean, maiatzaren 25ean, bigarrena.

Alderdi bakoitzaren bideoak eta informazioa, webgunean
Kronikako webgunean atal berezi bat jarriko da martxan maiatzaren 9an. Bertan, herrika sailkatuta, alderdi bakoi­tzak bere txokoa izango du, informazio zabala eman ahal izateko.
Alde batetik, herri bakoitzeko alkategai bakoitzaren bideo bana argitaratuko da, herriarekin duten lotura azaltzeko, eta martxan jarri nahi dituzten proiektuen berri emateko.
Beste alde batetik, alderdi bakoitzak bertan emango du antolatzen dituen ekitaldien berri, hauteskunde kanpainak irauten duen bitartean. Era berean, alderdiaren programa, edo dena delako txosten eta dokumentazioa ere bertan argitaratuko dira.

Herri eta alderdi guztietako alkategai bakoitzaren bideo bana argitaratuko da webgunean.
 

Elkarrizketa zabalak, maiatzaren 16ko edizioan
Maiatzaren 16an Urumeako Kronikak ale berezi bat argitaratuko du, herri eta alderdi bakoitzeko alkategai bakoitzari egindako elkarrizketekin osatua. Era berean, hauteskundeen inguruko informazioa ere emango da; errolda datuak, hauteskundeen izaera...

Hauteskundeen emaitzekin, ale berezia
Beste ale berezi bat ere argitaratuko du Kronikak, hauteskundeen ondorengo egunean. Maiatzaren 25ean, astelehenean, izango da, hain zuzen, eta ale hori Kronikak lantzen dituen herri guztietan banatuko da. Bertan, herri bakoi­tzean izan diren emaitzak bilduko dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!