«Martxan jarri ditugun egitasmoek jarraipena izango dute eta indartsu sentitzen naiz, gogoa daukat»

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 9a, 02:00

Luis Intxauspe Arozamena da EH Bilduren alkategaia, Hernanin. Itxauspe izan da Hernaniko alkatea azken lau urteetan, eta Kronikari azaldu dio, lau urte hauetan lan talde majoa aritu direla lanean  eta gauza diferenteetan aritzeak motibatu duela jarraitzera: «azken aldian lantzen hasi ditugun zenbait proiektu eta egitasmok jarraipena dute datorren legegintzaldian. Indartsu sentitzen naiz, gogoa daukat, eta jarraitu egin nahi dut».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!